Skip to Content

Badator Udako HemenGuk azoka!

Arraztalok parte hartuko du Oiartzungo HemenGuk bertako produktuen azokan
2026(e)ko ekainakren 3(a) by
Badator Udako HemenGuk azoka!
Arraztalo Elkartea
| No comments yet

Datorren ekainaren 6an, larunbata, Oiartzungo HemenGuk bertako produktuen azoka egingo da Doneztebe plazan, 10:00etatik 13:30era. Oiartzungo ekoizle eta artisauen topagune bihurtuko da plaza, herritarrei bertako produktuak zuzenean ezagutzeko eta erosteko aukera eskainiz.

Azokan parte hartuko duten ekoizleen artean izango gara gu, bertako barazki ekologikoekin. Sasoiko produktuak eskainiko ditugu, inguruko lurraldean modu jasangarrian landutako barazki freskoak herritarren eskura jarriz.

HemenGuk azoka urtean lau aldiz egiten da —martxoan, ekainean, urrian eta abenduan—, eta helburua da tokiko ekoizpena sustatzea, kontsumitzaileen eta ekoizleen arteko harremana indartzea eta herriko ekonomia bultzatzea.

Tokikoa, gertukoa eta sasoikoa aukeratuz, inguruko nekazaritza eta ekoizpena indartzen dira. Arraztalo bertan izango da, bertako zaporea eta kalitatea herritarren eskura jartzeko.

Azokako kartela

Sign in to leave a comment
2026ko batzar orokorraren deialdia
Martxoaren 4ean 18:00etan