2026ko batzar orokorraren deialdia
Arraztalo Elkarteko kide, kolaboratzaile eta laguntzaile guztiei dei egiten zaie martxoaren 4ean, 18:00etan egingo den Urteko Batzar Orokorrera.
Lekua: Udaletxeko Areto Nagusia.
Eguna: 2026ko martxoaren 4a, asteazkena.
Ordua: 18:00etan
Batzarraren gai zerrenda honakoa izango da:
- Aurreko batzar orokorreko aktaren irakurketa eta onarpena.
- Lan integrazio programaren urteko bilakaera eta balorazioa.
- Kontsumo Taldearen informazioa.
- 2025eko diru kontuen aurkezpena.
- Norberak dakarrena.
Gure elkartearekin elkarlanean ari diren pertsona eta erakunde guztiak gonbidatzen ditugu batzarrean parte hartzera.