Hurrengo larunbatean, uztailaren 18an, Udako Azoka Berezia izango da Errenterian. 09:00etatik 13:00etara, Jose Erbiti kaleko Baserritarren azokako eremuan izango da. Ohiko postuez gain, goizean zehar ekimen ezberdinak egongo dira adin guztietako jendearentzat.
Arraztaloren postua bertan egongo da. Urtean zehar asteazkenetan egoten gara Errenteriako azokan, baina azoka berezia denean larunbatetan ere bertan jartzen dugu postua. Udako azoka honetan, garaiko produktuak izango ditugu. Besteak beste: letxugak, kalabazinak, berenjenak, tipulinak eta bainak. Tomateak ere hasi dira, eta ale batzuk saltzekotan izango gara.
Lehen aldiz, I. Tomate Lehiaketa antolatu da. Ekimenaren helburua Euskal Herriko tomate-barietate tradizionalak ezagutaraztea, haziak belaunaldiz belaunaldi zaintzen dituzten ekoizleen lana aitortzea eta tokiko nekazaritza-ondarea balioan jartzea da.
Arraztaloren produktuak merkaturatzeko beste bide bat
Arraztaloko produktuak Oiartzungo HemenGuk azoketan (hiru hilean behin) eta Errenteriako Baserritarren azokan (asteazkenetan) erosi daitezke.
Gainera, barazkiak merkaturatzeko bi bide nagusi daude: kontsumo taldea eta merkataritza txikia.
Kontsumo taldeak azken kontsutzaileei saltzen dizkie barazki saskiak zuzenean. Banaketak Oiartzungo plazan egiten dira. Horrez gain, saskiak enpresa eta ikastetxetan banatzeko aukera ere badago.
Gainera, Oiartzundik kanpo merkataritza txikian ere aurkitu daitezke gure barazkiak, Hondarribiako Olako dendan eta Errenteriako Osinan.