Skip to Content

Hitzaldia: Buru osasuna Oiartzunen: zein da zure iritzia?

Oiartzungo Udaletxeko Pleno Aretoan, arratsaldeko 18:00etan.
2026(e)ko urriakren 6(a) by
Hitzaldia: Buru osasuna Oiartzunen: zein da zure iritzia?
Arraztalo Elkartea
| No comments yet

Hurrengo astetan Arraztalotik antolatu dugun hitzaldi sortako lehenengo saioa izango dugu ostegun honetan, urriak 8.

Zikloaren helburu nagusia buru osasunaren inguruan dauden kezkak, zalantzak eta erronkak bistaratzea izango da.

Lehenengo saio honetan Arraztalo Elkartearen 16 urteko ibilbidea eta gaur egungo ikuspegia ezagutzera emango dira. Horrez gain, hiru Oiartzuarrek beraien esperientzia kontatuko dute. Saioaren bigarren zatian parte hartzaileek beraien bizipenak partekatzeko aukera izango dute.


Hurrengo saioak urria eta azaroan

Urriak 22: Buru Osasuna Familian: nola kudeatu egoera gaixo daudenean

Buru osasunaren inguruko oinarrizko kontzeptuak eta errekuperazio-bideak landuko dira. Estigma mota ezberdinei (soziala, familiarra eta autoestigma) aurre egiteko gakoak aztertuko dira. Agifes elkarteak gidatutako saio praktikoa izango da.

Bereziki nabarmendu diren gaiak edo norberak ekarritakoak hurrengo saioan lantzeko aukera egongo da.

 Azaroak 5: Herritarren ahotsa Buru Osasunaren inguruan: Zuen galderak, denon erantzunak

Azken hau senideei eta herritarrei irekitako saio parte-hartzailea izango da. Agifesek gidatuta, parte-hartzaileen zalantzak, kezkak eta aurreko bi saioetan nabarmendutako gaiak jorratuko dira.

 Arraztalo Elkarteak herritar guztiak gonbidatzen ditu hiru saio hauetan parte hartzera, bereziki osasun mentaleko arazoak gertutik bizi dituztenak. Helburua guztion artean estigmarik gabeko espazio bat sortzea da, buru osasunaz modu irekian hitz egiteko, esperientziak elkarbanatzeko eta bide berriak eraikitzeko.

Sign in to leave a comment