Ir al contenido

Elkartea

Oiartzungo gaixotasun psikikoa duten pertsonen hainbat senidek osatzen dugu ARRAZTALO elkartea. 

2008ko udaberrian hasi ginen elkartzen eta 2010eko urtarrilan sortu genuen elkartea ofizialki. Familiek euren senide gaixoekin bizitzen duten esperientzia elkarbanatzeko sortu zen, baita gaixotasun psikikoek sortzen dituzten arazoei konponbidea aurkitzeko ere. Orain arte Oiartzunen ez da gaixo psikikoen inguruan mugimendu sozialik egon. Arraztalo Elkarteak mugimendu hori sortu zuen.

Pertsonen                        gizarte eta                              lan-integrazioa


2010ean sortu ginen eta ordutik enplegua izan da gaixotasun psikikoa duten pertsonen integrazioa lortzeko tresna nagusia.

Dagoeneko martxan zeuden ekimenekin alderatuz, pertsona hauei lan aukera bat emateko beste modu bat proposatzen dugu: gertukoa eta nekazaritzan oinarritua.

2024tik Lanbidek Enplegu-Zentro Berezi gisa aitortua.

Auzolanean          oinarritutako

proiektua


Martxan ditugun ekimen gehienak bolondresen lanari esker ateratzen dira aurrera. Nekazal ustiategiko langileak kenduta, elkartearen eguneroko martxa daramagunak bolondresak gara.

Herriarekin eta ingurunearekin zuzeneko lotura duena


Gure enplegu programa integraziorako tresna bat den arren, nekazaritzan aritzea ez da kasualitatea.

Gaixotasun mentala duten pertsonei naturarekin kontaktuan egoteak on egiten die. Gainera jarduera mota asko daude baratzean eta horrek monotonia hausten laguntzen du.

Bestetik, elikadura burujabetzaren bidean gure ekarpena egin nahi dugu, nekazaritza ekologikoa eta zuzeneko salmenta bultzatuz.

Batu gure proiektura

Lan egin gurekin

Gure nekazal ustiategian 6 eta 10 pertsona bitarteko lantaldea aritzen da lanean. Gaixotasun mentala baduzu eta gurekin lan egiteak on egingo dizula uste baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Gizarte arloko langilea bazara eta gure lantalderen parte izateko gogoa baduzu, begiratu gure lan eskaintzak.

Lan eskaintzak

Bazkide egin

Gure proiektua babesteko modurik onena kontsumo taldeko bazkide egitea da. Saskiak saltzea da enplegua mantentzeko dugun tresna nagusia, beraz zure laguntza ezinbestekoa da.

Gainera, bazkide izanik gaixotasun mentala duten pertsonen gizarte integrazioan zuzen-zuzenean parte hartzuko duzu.

Egin zaitez bazkide

Bolondres egin

Gure elkartearen sostengua bolondresak dira hein handi batean. Baratzako lanaz gain, gure jarduera mantentzeko lan ugari egin behar izaten dira.

Gaixotasun mentala duten pertsonen senideak gara batik bat elkartearen eguneroko kudeaketa egiten dugunak.

Zure denbora librean buru osasun arazoak dituzten pertsonen alde lan egin nahi baduzu, jarri zaitez gurekin harremanetan.

Bolondres egin