Ir al contenido

Buru osasunaren inguruko proiektuak


Urtetan zehan lan eta gizarte integrazioa izan da gure helburu nagusia. 

Beste egitasmoak ere landu izan ditugu. Hemen aurkituko duzu guzti horien informazioa.


 

Baratzetara bisitak

Urtetan zehar gure nekazal ustiategia eta integrazio proiektua ezagutzeko bisita ugari izan ditugu. Eskoletatik, beste erakundetatik eta elkartetatik.

Aukera paregabea da gertutik egiten dugun lana ezagutzeko.

Haurren kasuan, baratzean landaketa, ureztatze eta bilketa lanak egin ditzakete gertutik nekazaritza lana ezagutu ahal izateko.

Jarri gurekin harremanetan

Gaixotasun mental larriak dituzten pertsonen beharrei buruzko azterketa

Urtetan pertsona hauei laguntzen pasa ondoren, gure eskaera eta aldarrikapenak datuekin osatu behar genituela konturatu ginen. Horretarako, 2018an eskualde mailako azterketa sustatu genuen Aldura Elkartearekin batera. Azterketaren helburua pertsona hauei ematen zitzaien arretaren informazioa biltzea izan zen.

Eskuratu txostena

"Yo empecé a trabajar en un trabajo (protegido), pero me pagaban poquísimo, así que lo dejé. (…) Y donde estoy ahora, sí que estoy a gusto, pero si nos dieran algo a cambio del trabajo que hacemos. Porque meternos en un trabajo para luego no cobrar nada, pues es que no me parece."

Gaixotasun mentala duen pertsona
Azterketan parte hartzailea

“Nik, hala nahi izanda ere, nik orain ikasi arren, ni besteen baitan nago, besteen baitan ea bera zaindu nahi duten, ez dut erraztasunik, gaur egun niri ez dit inork galdetzen zer egin nahi duten nire semearekin, eta nik gustura edukiko nuke etxean, baina ez baldintza hauetan. (...) Nire etxera norbait etorriko balitz, ohetik jaikiko balu, gosaria eta dutxa antolatuko balizkio eta ondoren bi orduz kalera aterako balu, egunero astelehenetik ostiralera ”

Gaixotasun mentala duen pertsonaren zaintzailea
Azterketan parte hartzailea

Isiltasuna hautsi ikas-materiala

Isiltasuna Hautsi Lehen Hezkuntzan erabiltzeko ikas-materiala da. Arraztalo Elkartean argi dugu gaixotasun psikikoaren inguruko sentsibilizazioa oso garrantzitsua dela. Eta sentsibilizazio horretan hezkuntzak eta eskola-komunitateak protagonista izan behar dute.  Hala ere, argi dago baliabide egokirik gabe maisu-maistrek ezin diotela gaiari behar bezala heldu.

Euskarazko baliabidetan hutsune hori betetzeko Isiltasuna Hautsi sortu genuen. Horretarako Amerikako Estatu Batuetako National Alliance on Mental Illness (NAMI) elkarteko Breaking the Silence materiala hartu genuen oinarri.  NAMI elkartearen baitan banatzen den materiala da eta Estatu Batuetako 51 estatutan erabili da. Gainera, Kanada, Japonia, Armenia, Irlanda, Australia eta Birjina Uharteetatik ere eskatu dute. Mexikon gaztelaniara itzuli dute bertan erabili ahal izateko.

Eskuratu ikas-materiala