Kolektibo zaurgarrien enplegua sustatzeko helburuarekin, eskualdeko eragileek elkarlanean Enplegu Plana sustaten dute urtero. Arraztaloren kasuan, buru osasun arazoengatik desgaitasuna duten pertsonentzako lanpostuak eskaintzen dira, eta Oiartzunen dugun baratze ekologikoan lan egiteko izango dira.
Lanpostuaren ezaugarriak:
- Eginkizunak: barazkiak landatu, zaindu eta bildu; baratzeko lan orokorrak eta mantentze lanak; eskaerak prestatu eta banatu; kontsumo taldeko kideei arreta eman eta azokako postuan egon.
- Lanaldia: 25 ordu astean, astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 13:00etara.
- Kontratua: 6 hilabetekoa, 2026ko abendutik aurrera.
Baldintzak:
- Oarsoaldean erroldatua egotea.
- Errenteriako Osasun Mentaletik bideratutako pertsona izatea edo gaixotasun mentalagatik desgaitasun agiria izatea.
Xehetasun gehiago eta izen ematea jarraian: