Skip to Content

Kontsumo taldea

Zer d​a?

Arraztalo Kontsumo Taldea, Arraztalo Elkarteak bultzatutako kontsumitzaile taldea da. Arraztalo Elkartean, gure nekazaritza ustiapenaren bidez, gaixotasun mentala duten pertsonen lan integrazioa sustatzen dugu. Nekazal ustiapenean ekoitzitako barazkiak, kontsumo taldearen bidez merkaturatzen dira saskietan.

Ekoizpena Oiartzunen egitean da, bertatik bertara eta ekologikoan.

Egin zaitez bazkide

Nola funtzionatzen du?

1. Egin bazkide

Izen eman eta astero barazki saski bat jasoko duzu. Saskian datozen barazkiak urtaroaren arabera aldatzen joaten dira. Saskiak tamaina finkoa du eta bi pertsonentzat adina barazki daude. Zalantzak badituzu, joan gure ohiko galderen atalera.

2. Jaso zure saskia

Oiartzungo plazan egiten da banaketa astelehenetan 18:00etatik 18:45 arte. Egun eta ordu horretan ezin baduzu, zurekin adostu ditzakegu beste entrega moduak.

3. Ordaindu kuota

Hilabetean 55 €-ko bazkidetza kuota ordaintzen da, lau saskiren truke.

Horrela, gizarte arloko proiektu bat mantentzen laguntzen duzu.

Izena eman

Bete inprimakia eta zurekin harremanetan jarriko gara

Bete inprimakia

Bete inprimakia eta zurekin harremanetan jarriko gara

Bete inprimakia

Edozein zalantza baduzu, jarri gurekin harremanetan

617 585 724

kontsumotaldea@arraztalo.eus

Ohiko galderak

Ez, saskia itxia da. Sasoiko produktuz osatzen da, baratzak momentuan ematen duenaren arabera. Saski bakoitzean sasoiko barazki barietatea eskaintzen saiatzen gara.

Produktu nagusia barazkiak dira. Sasoiaren arabera sagarrak eta gaztainak ere etortzen dira. Saskitik kanpo, sagardoa eta babarrunak erosteko aukera dago.

Gainera, banaketa egun eta lekuan Oiartzungo beste ekoizleak etortzen dira bere produktuak saltzera.

Ezagutu beste ekoizleak

Barazki arruntekin (ez ekologikoekin) alderatuz, garestiagoak izan daitezke, lehengaiak eta produkzio prozesua ekologikoa baita. Hala ere, inguruko saltokien barazki ekologikoekin alderatuz, merkeagoak dira. Zuzeneko salmenta egiten dugunez, zuk ordaindutakoa zuzenean nekazarien soldatak ordaintzeko da.

Bazkideen eskura jartzen ditugun formatuak zuretzat egokiak ez badira, jarri gurekin harremanetan eta zure beharretara egokitzen den proposamena egiten saiatuko gara.

Zure lantokian ere egin dezakegu banaketa.

Lantokira banaketa. Nola?

Oporretara zoazelako ezin baduzu saskia jaso, hiru aukera eskaintzan dizkizugu:

  • Zure inguruko norbaitek saskia jaso badezake, bera etor daiteke bila.
  • Oporretara joan aurretik edo ondoren galdu dituzun banaketak konpentsatu ditzakegu. Astero bi saski jasoko zenituzke, galdu dituzunak errekuperatu arte.
  • Aurreko bi aukerak ezinezkoak badira, hilabeteko kuota ez ordaintzeko aukera ere badago. Hala ere, kontuan hartu kontsumo talde bat garela. Nekazarien eta proiektuaren iraupenerako zure ekarpena behar-beharrezkoa dugu.


Baratzak atsedenik hartzen ez duen arren, langileek oporrak behar dituzte. Oporrak gabonetan, pazko astean eta abuztuan hartzen dituzte:

  • Gabonetan eta pazko astean ez dago saskirik. Hilabete horretako kuota berdin ordaintzen da. Urtean 5 astelehenetako hilabeteak daudenez, oporretan galtzen diren saskiak urtean zehar berreskuratzen dira.
  • Abuztuan ez dago banaketarik plazan. Zuzenean baratzean jasotzen dira barazkiak. Astean ordubeteko auzolana egiten da barazki saskiak prestatu eta baratzako lanak egiteko.

Beste ekoizle eta produktu​​ak

Banaketan egunean Oiartzungo plazan herriko ekoizle gehiagok ere parte hartzen dute.

Nahi duenak zuzenean beraiekin eskaera egin eta astelehenero jaso dezake barazki saskiarekin batera.

Gezamina ogia

Ioanak eta Santik Gurutzeko beraien baserrian ekoizten dituzte ogia, sagardoa eta ozpina

Zituene pasta

Errenteriako obradore txikian zereal ezberdinekin egindako pasta artisau eta ekologikoa 

Peluzar arrautzak

Gurutzeko Pelu Zahar baserrian askatasunean bizi diren oiloak hazten eta zaintzen dituzte 

Larremotx gazta

Oiartzungo Larremotx baserriaren eta Egiar muinoaren alboan larraturiko ardien gazta

Arabolaza eztia

Gurutzen eta Nafarroako erlauntzetan ekoitzitako eztia saltzen du Juan Mari Arabolazak

Shitake

Oiartzunen ekoitzitako Shitake perretxikoak

Jaso saskia zure lanpostuan

Baliteke gure banaketa egun eta orduak zuretzat egokiak ez izatea. Saskia zure lanpostuan jasotzeko aukera ere badago.

Zure beharretara egokitzen den banaketa egin dezakegu. Osatu lau pertsonako taldea zure lantokian eta saskiak bertan utziko dizkizugu adostutako egun eta orduan.

Herriaren arabera, garraio kostuak honakoak dira saskiko:

  • Oarsoaldea 2 € (Oiartzun, Errenteria, Pasaia, Lezo).
  • Irun, Hondarribia, Donostia, Astigarraga, Hernani: 3 €.

Bete inprimakia