
Ekimen honen bidez, Arraztalok nerabezaroan eta heldutasunean osasun mentalaren zaintzak duen garrantzia azpimarratu nahi du. Gaia zabala dela jakinik, nerabeen eta helduen osasun mentala nolakoa den ulertzeko gakoak emango dira hitzaldi hauetan.
Iratxe Etxebarriak, laneko estresaren inguruan hitz egingo du, autozaintzaren garrantzia azpimarratuz. Maitane Ormazabalek nerabeen osasun mentalean eragina duten faktoreak landuko ditu bere hitzaldian, gazteei gertatzen ari zaien hori hobeto ulertu ahal izateko.
Jarraian, saio bakoitzaren nondik norakoak ikus ditzakezue:
7.300 miligramo eszitalopran zertarako? Norberaren ongizatea eta autozaintzari begira.
Data: azaroak 18.
Ordua: 18:30
Lekua: Oiartzungo udaletxeko pleno aretoa.
Hizlaria: Iratxe Etxebarria, komunikatzailea, coach-a eta burnout prozesuetan aditua. Berak bizitako krisi baten esperientziatik abiatuta, 7.300 miligramo eszitalopram liburua idatzi zuen. Bertan osasun mentalari, ongizateari eta zaintzari buruzko gogoetak bildu ditu. Gaur egun, burn-out edo laneko estresak duen eraginaz sentsibilizatzeko ahaleginean dabil, hitzaldi eta formazio saio ezberdinak emanez.
Nerabeen bidelagun. Osasun mental eta emozionala nerabezaroan.
Data: azaroak 28.
Ordua: 18:30
Lekua: Oiartzungo udaletxeko pleno aretoa.
Hizlaria: Maitane Ormazabal, psikologoa, hezkuntza eta osasun emozionalaren arloan espezialista. Gaur egun, psikologiaren munduan dihardu, formakuntza, terapia, komunikazio eta dibulgazioa lanetan. Nerabeen Garrasia liburuaren egilea, Telmo Lazkanorekin batera. Bertan, nerabeen artean ugaritzen ari diren osasun mentaleko arazoen testuingurua aztertzen dute, baita arazo horiek ulertzeko tresna praktikoak eman ere.