Skip to Content

Kontsumo taldeak denboraldi berria hasi du Oiartzungo plazan

Irailean hasi gara berriro ere barazki saskiak banatzen Oiartzungo plazan. Aurten 16. denboraldia hasi dugu, eta pozik gaude urte guzti hauetan herritarren babes eta konfiantza izan dugulako.

Saskiak berriz ere astero banatuko ditugu, betiko moduan, elkarteko langileek ekoitzitako barazki freskoekin. Denboraldi berri honetan, gure helburu nagusiak uztartzen jarraituko dugu: elikadura osasuntsua, gertukoa eta jasangarria sustatzea eta gaixotasun mentala duten pertsonen integrazioa lortzea.


Zer da kontsumo taldea?

Kontsumo taldea Arraztalo Elkartean ekoizten ditugun barazkiak merkaturatzeko bide nagusia da. Herritarren eta ekoizleen arteko harreman zuzena sustatzen dugu, astero barazki saskiak banatuz. Astelehenero egiten dugu banaketa arratsaldeko 18:00etan Oiartzungo plazan. 55 €-ren truke, hilabetean lau saski eskuratu daitezke.

Taldearen informazio guztia gure webgunean dago eskuragarri.

Webgune berria martxan

Bestalde, webgune berria ere martxan jarri dugu: www.arraztalo.eus. Bertan gure kontsumo taldeari, barazki saskiei eta arraztalo elkartearen beste ekimenei buruzko informazioa aurkituko duzue.

Eskerrik asko urte hauetan guztietan gurekin izan zareten guztiei, eta ongietorri taldean parte hartu nahi duten guztiei.

Sign in to leave a comment
HemenGuk azoka urriaren 4an
Oiartzungo plazan izango da HemenGuk azokaren udazkeneko edizioa