Ir al contenido

Opari ezberdin baten bila? Oparitu Arraztaloko barazki saskiak

Bi, lau edo hamabi barazki-saski oparitzeko, urtarrilaren 6ra arte
27 de noviembre de 2026 por
Opari ezberdin baten bila? Oparitu Arraztaloko barazki saskiak
| Sin comentarios aún

Arraztaloko barazki-saskien bonoa oparitzean, gaixotasun psikikoak dituzten pertsonen lana babesten duzu: gure langileek lantzen dituzte saskietako barazki guztiak.

Aurten ere Arraztalok Gabonetarako opari-bonoak jarri ditu salgai. Bonoarekin, oparia jasotzen duenak gure baratzeko barazki ekologikoak jasoko ditu astelehenero, Oiartzungo plazan.

Hiru aukera daude: mini bonoa (2 saski, 28 €), hilabetekoa (4 saski, 55 €) eta hiru hilabetekoa (12 saski, 155 €). Saskiak 2027ko urtarrilaren 11tik aurrera jaso daitezke, segidako astelehenetan, 17:30etik 18:30era.

Bonoa txartel batean ematen dugu, gutun-azalean, oparitzeko prest, edo PDFan bidaltzen dugu posta elektronikoz. Eskaerak web orrian, WhatsApp bidez (617 585 724) edo astelehenetan plazan egin daitezke, eta Bizum bidez edo eskudirutan ordaindu. Abenduaren 12an eta 19an azoketan ere izango gara.

Eskatu zure bonoa

Iniciar sesión para dejar un comentario